Oinarrizko arau hauek, datu zientifikoetan eta kirol-kardiologoen esperientzietan oinarritu dira.
Kontseilu hauek errespetatzeak istripu kopuru esanguratsu bat saihestuko luke, edozein adineko kirolarientzat :
Arauak 1-2-3 : Gaizki izatearen sintoma horiek, gertatu diren istripu kardio baskularren 50%an agertu dira praktika denboran.
4.araua : Edozein sistema mekanikotarako, tenperaturaren igoera ezinbestekoa da funtzionamendu optimizatu bat ukateko. Ariketa egin aurretik berotze eta berreskuratze denborak ezinbestekoak dira.
5.araua : Deshidratazioak kirol errendimendua eta miokarditisa murrizten ditu bereziki eta istripu kardiobaskularrak izateko arriskua areagotzen du (erritmo-nahasteak, arteria koronarioaren tronbosia)
6.araua : Hotza eta beroa ariketari zailtasunak gehitzen dituzten elementu aldakorrak dira.
7.araua : Praktika denboran, aurretik edo ondoren erretzea arriskutsua da
8.araua : Automedikazioak, bereziki kirol-jarduera bizietan, gaixotasun tronbobaskularren arriskuak, erritmo asaldurak, digestio-hemorragia eta giltzurrun-gutxiegitasuna dakar. Ondo frogatuta daude dopin-produktuek esfera kardiobaskularrean dituzten eragin kaltegarri akutu eta kronikoak.
9.araua : Miokarditisa kirol praktikarekin lotutako bat-bateko heriotzaren kausa nagusia da. Infekzio birikoarekin batera doan hanturak miokardioari eragin diezaioke eta beste muskuluei ere bai. Ariketa bitartean bentrikulu-erritmoaren asalduren agerpenaren errudun da.
10.araua : Istripu kardiobaskularra bizitzeko arrisku handiago bat aurkitzen da sedentarioen artean. Aktibitate erregular batean sartu baino lehen, osasun ebaluazio oso bat egitea gomendagarria da: arrisku-faktoreen kuantifikazioa eta planifikazioa, atsedeneko elektrokardiograma, ariketa-probak, kirol-praktika egokiei buruzko aholkuak hartu, etab.
Kontuz bainu eta dutxa oso beroekin : Gorputzarentzat kaltegarria izan dezake. Ariketa egin ondoren hozteko, bihotzak odol-zirkulazioa azkartzen du.
Ur beroaren kontaktuan, azalak gorputza berotzen jarraitzen du eta izerdia ezin da lurrundu.
Orduan, bihotzak taupadaren maiztasuna areagotzen du, batzuetan bihotz-ponparen lana inpaktatzeko arrisku larriarekin.
Hobe da 27 °C-ko dutxa hartzea gutxienez 20 minutu ariketa gelditu ondotik, izerdia gelditzeko denbora uzteko.
Erref. : kirol kardiologoen kluba